Sexu-erasoen aurrean, ez justifikatu

Lee el manifiesto en POR | CAT | EUS | GAL

Salestar Laguntzaileen Elkarteko kide garenok EDOZEIN INDARKERIA-MOTA, sexu-jazarpena eta -erasoa barne, GAITZESTEN ETA ERABAT ARBUIATZEN DUGU eta horren biktimei gure baldintzarik gabeko laguntza eskaintzen diegu.

Emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urratze-motarik nabarmenetakoa da, herrialde, kultura eta gizarte-klase guztietan gertatzen dena, gizonen eta emakumeen arteko desparekotasunetik sortzen baita.

Gure bokazioak gazte eta pertsonarik zaurgarrienekin aurreneko lerroan lan egitera garamatza. Ezin gara geldi geratu edozein indarkeria-mota jasaten duten emakumeak bizitzen ari diren egoeraren aurrean, “indarkeria” zentzurik zabalenean ulertuta: indarkeria fisikoa, indarkeria sexuala, indarkeria psikologikoa eta indarkeria estrukturala. Gazteen artean ere egoera hauek latente daude, batzuetan modu aberrantean, beste batzuetan normaltasunez eta “maitasun erromantikoaren” itxuraz jantzita; horregatik, zenbait aldiz, inor ohartu gabe gertatzen dira. Indarkeria horrek eragin kaltegarria du gazteengan, Jainkoak eman dien duintasunetik at haztea eragiten baitie.

Salestar garenez gero, euren bizitzetara “kolpeka ez” mezua eramateko arduradunak gara, ondare horren hartzaile eta eramaile baikara, baita, gure Sistema Prebentiboa erakutsiz, indarkeria oro detektatu eta horren aurka jokatzeko arduradunak ere.

Horregatik, gazteriaren heziketan modu aktiboan lan egiten konprometitzen gara, gazteen artean indarkeriarekiko joera nabarmena asaldagarria baita, gazteok eta umeak euren balio pertsonalaz kontzientziatuz eta horiei pertsonenganako errespetuaren balioak transmitituz. Halaber, pertsona helduei dei egin nahi diegu, edozein diskriminazio- edo indarkeria-mota azaleratuz, bizikidetasun-eredu hobeak, errespetuan eta eskubide- eta aukera-berdintasunean oinarritutakoak, eraiki ahal ditzagun.

Gazteriaren alde ahalik eta ondoen lan egiteko prestatu beharrari eusten diogu eta neska gazteei entzun nahi diegu, Don Boscok esaten zuen bezala, “ez bakarrik maitatuak izan daitezen, baita maitatuak direla ohar daitezen ere”.

Badakigu parekotasuna lortzea prozesu luze eta konplexua dela, baina, kristau garenez gero,  Jainkoaren Erreinua eraikitzera, gure gizartean lekurik eduki ezin duen indarkeria desagerraraztera eta, Ebanjelioaren argitan, pertsona guztientzako mundu zuzenagoaren alde konprometitzera deituak gara.

Gure Ama Laguntzaileari, bere garaiko emakume zenari, lagun egin diezagun eta justiziaren bidetik eraman gaitzan eskatzen diogu, gure lana onuragarria izan dadin eta indarkeriarik gabeko gizartea eraiki dezagun.

DESCARGAS

[wpfilebase tag=list id=14 pagenav=1 tpl=mitabla/]

Volver a Inicio